Meditatzea, zabalduta dago negozio buruen artean. Steve Jobs, Oprah Winfrey, Jack Dorsey, David Lynch, Ruppert Murdoch … meditazioaren onurak publikoki onartu dituzten ekintzaile ospetsuetako batzuk dira. Beraien arrakastaren zati handi bat antzinako praktika honi egozten diote. Meditazioaren praktikak antsietatea murriztu eta gure sormena areagotzen duela frogatu da. Abantaila hauek oso lagungarriak dira presiopean erabakiak hartzeko orduan. “Harvard Business Review “-rena bezelako artikulo asko idatzi dira, enpresa buruek zertarako eta nola meditatzeari buruz. Baina zer gertatzen da langile xumeekin? Artikulu honetan, meditazioa eta minduflness-a, lanean, nola erabili daitekeen azaldu nahi dugu.
Mindfulness-a lanean gero eta hedatuago dagoen praktika
Adecco Trainingek egindako inkestaren arabera, 2016an, langileen % 5ek soilik praktikatzen zuen mindfulness-a edo arreta osoa. Hala ere, inkestatutakoen % 80k erakutsi zuten prestakuntza hori emateko asmoa. Meditazioa eta mindfulness-a lanean erabiltzeko ohitura dagoeneko edatzen ari da, Psikologoen Elkargo Ofizialaren arabera, enpresen %20k baino gehiagok erabiltzen bait du iada beraien produktibitatea handitzeko.
Produktibitatea areagotzeko
Batazbeste, lanorduen %20 alperrik galtzen dela kalkulatzen da. Enpresa asko jabetu dira horretaz, eta mindfulness-a erabiltzen dute produktibitatea handitzeko bide gisa. Nola laguntzen du arreta osoak efizienteago izaten? Beste faktore batzuen artean, “multitarea” murrizten laguntzen duelako. Mindfulness-ak une honetan bizitzen irakasten digu, iraganean edo etorkizunean pentsatu gabe. Multitareak eraginkortasun kognitiboa galdu arazten digu eta, beraz, zeregin bakarrean lan egiten ikastea ezinbestekoa da produktibitatea handitzeko eta, bide batez, estresa murrizteko.
Estresa murriztu
MBSR-a mindfulness, meditazioa eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako teknika da. MBSR siglek Mindfulness Based Stress Reduction esan nahi dute. Metodo hau Jon Kabat-Zinn irakasleak Massachusetts-eko Unibertsitatean garatu zuen 1970ean, jendearen estresa, antsietatea, depresioa eta mina tratatzeko. Hori dela eta, meditazioa eta mindfulness-ak estresa murrizten duela frogatzen da. Mindfulness etengabeko praktika da, beraz, lanean ere funtzionatzen du.
Erabakiak hartzea errezteko, gatazkak murrizteko, langileen zoriontasuna areagotzeko …
Dagoeneko aipatu ditugu meditazioaren onura ezagunenak, baina onura hauek bezain interesgarriak diren beste helburu zehatz batzuetara ere erabili daiteke. Meditazioa bereziki lagungarria da adibidez emozioen kudeaketarako. Gure emozioetan ez murgiltzen irakas diezaguke, hau da, gure perspektiba hareagotu. Kudeaketa emozional hobe hau baliagarria da egoera askotan. Adibidez, erabakiak hartu edo bileretan. Ohikoa da egoera horietan, gatazka eta kudeatzeko zailak diren emozioak azaltzea. Meditazioek, bisualizazioek eta beste teknika espezifikoek gure ego eta emozioetatik aldentzen lagun gaitzakete, horrela, gatazken ebazpena azkartuaz, emozionalki eragin gabe. Ona-n, gure mindfulness ikastaroez gain, kurtso batzuk diseinatu ditugu, gai horiek lantzeko. Erakundeei egokitutako ikastaroak ere diseinatzen ditugu.
Orduan… Moda hala panazea?
Ona-n, asko gustatzen zaigu, gure ikastaroak praktikatzen dituztenen bizitza nola hobetzen diren ikustea. Meditazioak ez ditu lurreko gaitz guztiak konpontzen, baina, egoera ugari hobetzeko tresna bikaina da. Bizitza askoz ere errazagoa izango litzateke txikitatik gure esentziarekin lotuta bizitzan ikasi izan bagenu!