IZAN erakargarri - Ona Meditazioa

Zergatik egiten zaizkigu pertsona batzuk hain erakargarriak, hain dotoreak, hain karismatikoak… hain magnetikoak?

Gurea gizartean, publizitatea eta beste edabideek, hainbeste aldiz errepikatu diguten dotoreziari buruzko pelikula sinetsi dugu. Arropa, markak direla dotorezia eta erakargarritasunaren oinarria. Gure kanpo itxurak egiten gaituela erakargarri alegia. Batzuetan modu sotil batean eta beste zenbaitetan era oso zuzenean, ia agresiboan eragiten gaituzte. Gure “estiloaren” arabera egokia zer den esaten digute.

Baina, ez al zaizu inoiz gertatu, ondo jantzi, usaindu eta edukazio ona duen norbaitek ezer ez transmititzea? Bestalde, ez al dago beste jende mota bat, benetan erakargarri egiten zaizula? Ez dakigu oso ondo zergatik baina begiratu egin nahi ditugu, beraiekin egon eta askotan beraiek bezelakoak izan. 2 pertsona mota hauen artean izugarrizko aldea dago eta honi, DOTOREZIA PERTSONALA edo KARISMA deitzen diogu.

MAGNETISMO natural honek ez dauka beraien arroparekin, gizarte-egoerarekin edo markekin zerikusirik. Norberaren bidea jarraitzen dutela egiten ditu erakargarri. Eta elegantzia hau ez da itxuran bakarrik adierazten, bizitzako edozein arlotan ikus daiteke, lan, gizarte, familia edo erlazio pertsonaletan.

Zarena izatean, nor zaren jakitean, nahi duzuna errespetatzean eta norberaren bidea egitean lortzen da dotorezia. Gure funtsaren arabera bizitzen ari al gara edo gure boterea eta erantzukizuna beste batzuen eskuetan uzten? Besteen irizpideak jarraitzean, geure burua izateari uzten diogu, gure gorputz, buru eta arimari enerjia eta majia kentzen diegu. Benetakotasun horretatik egiten gara erakargarri eta ez beste nolabait saltzen saiatzen diguten itxura horretatik. Estandarra kopiatzeak ez gaitu erakargarriago egiten. Guztiok daukagu erakargarritasun natural hori. Txispa berezi eta errepikaezina, aniztasuna eta aberastasuna mundura ekartzen dituena.

Sare sozialekin analogia bat eginez, erakargarria izateko, ez duzu inongo influence-rren jarraitzaile izan beharrik, hura imitatu edo horrelakorik. Baliteke norbaiten esentzia gustatzea, gure esentziaren zerbait gogorarazten digulako. Gure ongizaterako, beharrezkoa da gure esentziari kaso egitea. Ariketa honetan benetako energia jartzea. Benetakoa izaten. Distira modu naturalean ateratzen utziaz, gustoko eta ondo sentitu arazten gaituenaren aldeko apustua eginez. Gure intuizioari jarraituaz eta gure barne GPSari, gure emozioei.

Konplexurik gabe gure burua izatea da, modu natural eta lasaiean. Hori da dotorezia, edo horrela ulertzen dugu behintzat Ona Meditazioan. Edonon egonda ere, konfiantza, hurbiltasuna eta bibrazio ona ematen duten pertsona horiek dira dotore eta erakargarriak. Beraien buruarekin zentratuta eta lerrokatuta daudenak.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Shopping Cart
Scroll to Top